2018 urtean Ordiziarrock ekintzak taldeak eta Krea Energia Berriztagarriak, AFTER SUN Jaialdia antolatu zuten. Jaialdi horrek berezitasun bat izan zuen: erabilitako elektrizitate guztia eguzkiak sortutakoa izan zen. Hortik abiatuta eta eguzki energiak eskaintzen dituen aukera anitzak kontuan hartuta, EKIROCK sortzea erabaki genuen.
¿Zer da Ekirock?
Ekirock, eguzki indarraren bitartez soilik funtzionatzen duen komunikazio zentru bezala erabil daitekeen proiektu teknologiko-kultural bat da.
¿Independentea?
Bai. Eguzki indarra bakarrik erabilita, argindar plataforma bezala erabili daiteke. Musika jartzeko ere prestatua dago subwoofer eta bozgorailuekin eta wifi konektibitatea ere badauka. Horri guztiari mugikortasuna ahalbidetzen dion bizikleta elektriko bat eransten badiogu, komunikazio zentro independente baten aurrean gaude.
¿Zenbateko autonomi elektrikoa izan dezake?
Ez dago erantzun zehatzik. Konektatzen zaizkion elementuen eta dagoen eguzkiaren araberakoa da denbora hori. Orain arte egindako proben arabera, DJ bat bere nahasketa mahaiarekin 15 orduraino egon daiteke karga bakarrarekin.
¿Zertarako erabil dezaket?
Ekirock-ek deskaintzen dituen aukerak oso zabalak dira. Orain arte ondoko jardueretan probatu da:
– Kontzertuak emateko. Aurrez aipaturiko elementuez gain, Ekirock-ek soinu txartel bat eta nahasketa mahai bat dauzka. Horrek, bizikleta iristen den edozein lekutan kontzertu bat egiteko aukera ematen du.
– Festa pribatuetan erabiltzeko. Bai Ekirrock bakarrik edo Ekirrock + DJ formulaz, baliatuta, edonon antolatu daiteke festa bat.
– Elektrotxaranga batean. Instrumentu elektrikoak konektatu eta bizikletak eskaintzen duen mugikortasunarekin, arazorik gabe ibili daiteke jendea girotzen.
– Gasolin sorgailuarekin ordezkaria. ASorgailu horien ordez, energia garbia erabili daiteke.
– Zinema. Ikus-entzunezkoak egin daitezke ekirrocken soinu ekipo eta proiektoreaz baliatuta.
IRISGARRITASUN SISTEMA GORRERIA DUTEN PERTSONENTZAT
Ekirockek ahalik eta pertsona gehienetara iritsi nahi du. Horietako pertsona batzu, entzumen arazoak dituzten pertsonak dira. Horregatik, Ekirock-ek bukle magnetiko deritzon sistema erabiltzen du, entzumen arazoak dituzten eta audifono bat erabiltzen duten pertsonentzako.
Beraz, pertsona horien audifonoak T posizioan jartzeko aukera badu, ekirock-en bitartez sortzen diren soinuak
entzun ahal izango ditu.